– AIREATU –

irratsaioa Ataria irratian
por Rakel Pascual | Tolosaldea LHII

LABURPENA

Praktika on honen helburua ikasleak edozein entzulentzat interesgarria izan daitezkeen EDUKIAK, beti ere teknologia berriei buruz eta audio formatuan, SORTZEA da.

DESKRIBAPENA

Tolosaldeako Ataria irratiak gure ikasleek astero astero ematen duten berriekin TEKNOLOGIARI BURUZKO PROGRAMA BERRI BAT MARTXAN jarri zuen pasa den urtean. Ekintza honen bitartez, gure ikaslek dakiten guztia PARTEKATZEKO eta gizartean beraien EKARPENA egiteko aukera paregabea eman zaie.

Beraien saioa HASIERATIK BUKAERARAINO LANTZEN DUTE: gustoko gaia aukeratu, ikerketa egin, saioa disenaitu eta informazio hori era egokian transmititu. Irratsaioan zabaltzen duten informazioa edozein entzulentzat interesgarria izan daiteke, hala nola, mobilean zaborra borratzeko aplikazioak, kalitatezko eta dohako antibirusak, brazalete berriak… beti ere Iñigo Terradillosek, programaren aurkezleak, gidatuta.

Programa ASTEARTERO emititzen da, 10:10etan eta http://ataria.info/irratia web orrian PODCASTAK entzun daitezke. Podcast-aren URL-a institututik eta ataria irratiatik TXIOKATZEN dugu sare sozialetan gure ikasleen ARRASTOA utziz.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Ekintza honekin mezu garrantzitsu bat zabaltzen dugu: GIZARTEAN DENON PARTE HARTZEA ETA APORTAZIOAK EZINBESTEKOAK DIRA. GURE IKASLEAK ROLE AKTIBO BATEKIN UZTARTZEN ARI DIRA GIZARTEAREKIN eta hauen pertenentzia sentimendua areagotzen doa praktika hauen bitartez. Komunitateak hezitzeko aukera ematen badie, beraiek, bakoitzak bere neurrian, komunitateari beraien aportazioarekin erantzuten diote.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Ekintza hau ZERBITZUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA METODOLOGIA barruan kokatzen dugu non zerbitzuak motibazioa eta zentzua ematen dio ikaskuntzari.

Proiektu mota hauetan beraiek dira ADITUAK eta komunitate osoari beraien ekarpena helarazten diote, profesionaltasuna, konpromezua eta ardura azalduz. Beste aldetik, errekonozimendua, balorazioa, segurtasuna eta beraiengan daukagun konfidantza jasoz.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Ataria irratiak ikasleen lanak argitaratzeko, partekatzeko,… aukera eskeintzen digu HEZIKETA ZENTRO GUZTIEI. Guk eskolan gela bat egokitu dugu non ekipo batean skype instalatu eta grabazioak egiten ditugun. Noizbait ere irratira hurbildu gara eta beraien estudio profesionalean saioren bat online edota grabazioak egin ditugu. Koordinaziorako komunikazioa emailez edo telefonoz egiten dugu.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Gaitasun digitalak, BIZITZA OSORAKO IKASTEKO GAITASUNA (autonomia, planifikazioa, inplikazioa eta eguneratuta mantentzea), sormena eta, nola ez, KOMUNIKAZIOA lantzen dugu. Autoestima, segurtasuna eta autokonfidantza areagotzen zaie. Sare sozialetan arrastoa uzten dute beraien PORTFOLIO DIGITALA landuz. Eta bukatzeko gaitasun soziala azpimarratzen dugu: GIZARTEAN ELKAR-BIZI, JASO ETA EMATEKO GAUDE.

AURKEZPEN BIDEOA