– BERRIREKI –

Berrikuntza irekiko esperientzia pilotua konformazio prozesuen balidazio birtualetan
por Unai Ziarsolo | M. AltunaLHII

LABURPENA

10 enpresa, MAI, Unibertsitate bat eta I+G zentro bat elkartu eta berrikuntza irekia erabiliz, komuna den erronka jorratu da: Konformazio prozesuen balidazio birtuala analisi numerikoa erabiliz.

DESKRIBAPENA

10 enpresako lan taldea eratu da (konpetentzia izan daitezkeenak), zeintzuk berrikuntza prozesuetan analisi numerikoan oinarritutako balidazio birtuala ezartzen baitabiltza. Bi hilean behin egun osoko lan saioak burutzen ari gara MAIn, BI erabiliz software hauen ezarpenak suposatzen duen konplexutasunari talde lanean aurre eginez . Orain arte, taldeko enpresek bateragarriak izan daitezkeen erronkei bakarka aurre egiten zieten, esfortzu handia inbertituz.

BERRIREKIn egiten ari garena zera da: Maila batera arte ezagupenen trukaketaren eta elkarlanaren bidez, enpresek esfortzu eta teknikarien dedikazioa aurreztu, trukaketa horren ondorioz partaideen ezagupen teknikoak handitzea ahalbidetuz.

Berrikuntza Irekia erabiliz, berrikutza kultura hau garatzen dihardugu, erakundeek barne garapenez gain kanpoko ideiak eta esperientziak ere erabiltzen dituztelarik norberaren berrikuntza prozesuetan. Balio handiko ideiak, askotan kanpoan aurkitu daitezke, kanpoko baliabideak barnekoekin uztartuz.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Tradizionalki “berrikuntza sustatzea” formula “emaitz gehiago lortzeko baliabide gehiago erabiltzea” izan da. Hala ere, lehiakortasuna ez da soilik ikerketan sakonduz lortzen. Alderantziz, ezkutuko berrikuntza prozesuak bistaratuz eta besteen berrikuntzetan sortutako ideiak esploratuz lortzen da. Gu, berrikuntza elkarbanatzen ari gara, BIaren kultura irakasle eta ikasleen artean zabalduz.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Berrikuntza trukatuz besteengandik ikasten gabiltza. Beste enpresak arerio bezala ikustetik aliatu bezala ikustera pasatu gara. Know howa norberarentzat gorde behar dela pentsatzetik elkarlanaren kulturara pasatu gara. Jarrera aldaketaren adierazle 10 enpresa elkarlanean jardutea da. Gainera, LH, unibertsitatea eta I+G zentroen elkarlana ere hor dago. 2016ko ekainera arte 5 lan saio burutuko dira.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

MAIko bi irakaslek koordinatzen dute lan taldea. LH eta enpresa taldeen arteko harremana sendotu da. Ekimen berrien sorleku gune aproposa sortu dugu. Unibertsitate eta I+G erakundeekin lankidetza eraginkorra lortu da.

Asko zabaldu daitekeen metodologia da BIa. Ethazi, Dual, Tkagune eta abarrekin guztiz bateragarria da.

Beste ikastetxe batzuekin lankidetzarako eredua izan daiteke.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Berrirekin “ikasle”-tzat enpresetako partaideak hartuz, espektatiba altuak jarri dira. Jarrera irekia eta harbera agertu dute. Planteamendu ineditoa izaki, guztiok irabazteko dugulako sentsazioa gailendu da. Taldeko guztiek egiten dituzte ekarpenak aurreiritziak atzean utziz.LHko ikasleei dagokienez, beraien jardunetarako ekimen eredugarria da, BIko kultura barneratzen lagunduko diena.

AURKEZPEN BIDEOA