– ELEMENTUAREN bila, bizi zure Pasioetatik eta izan zoriontsu!! –

Rafael Balparda Pilar | San José de Calasanz

LABURPENA

Ken Robinson mundu mailako gurúaren  ELEMENTUA obran inspiratuta, Berrikuntza eta Ekintzailetza Tailler bat da. Tailler honetan motibatzen eta apasionatzen gaitunaz bizitzeko teknika eta erremientak ematen zaizkigu.

DESKRIBAPENA

Gure ikasleak lana topatu dezaten ikusi, animatu, motibatu eta metodologia ematea da gure asmoa. Baina gaur egungo langabezia ikusita, horrekin ez da nahikoa. 30-40 urtetako bizitza laborala edukita, UTOPIA, AMETSA, lortu nahi den helburu inportante bat… gustoko lanean lan egitea izango da. Lanaren kontzeptua aldatu egiten da. Ez ordutegi ez egutegi. Soilik pasioa. Zoriontasuna eta harrotasuna sentitzen da apasionatzen zaituen hori eginda. Ausartzen direnentzako menua da, ez guztientzat. Bilatzeko prest daudenentzat. Tailler honek ikastetxean oiartzun handia izan du, mendizaletasuna adibide hartuz gaina egin nahi duten guztiek egon beharreko kanpamentu basea erakutsi genuen. Ken Robinsonenk metodoa eman digu (brujula, mapa, kranpoiak…) Pasio handiko lan ibilbidean zehar TALENTU handia lortuko dute ausartu direnek, krisi guztien froga pasatzeko eta bereziki empresa proiektuak abian jartzen dituzten gazteek.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Workshop BEHAR bat asetzeko da, gure ikasleek POSIBLE dela uler dezaten eta NOLA lortu ELEMENTUA ikus dezaten. Erronka ikastetxe mailan egin da Lan Orientabidetik abiatuz Talentua estimulatzeko. Ikasleei erakusten diegu gustoko den hori BIZIBIDE izan daitekeela. Horretarako denbora behar da, aklimatatu, bidea egin eta gailurra lortu.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Ikuspuntua: APURTZAILEA orientazioaren barruan. Etengabe aldatzen ari den mundu globalizatu honetan proiektuka lan egiten da, autonomiarekin…TALENTUAK nahi baditugu. PASIOtik abiatu behar da.Workshop KEN ROBINSONen teorietatik abiatzen da. Talentuak garatzeko eta enpresa eta gizarte balorea sortzeko metodologia.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Workshop lan orientabideko proiektu izarra izango la LPOn, aurrerantzean ere ekintzailetzailetzan eta lan eta bizitza orientabidean trebatzeko erabiliko da. Kanpo jardueretan arrakasta izan du eta transferigarria izan da, besteak beste Diputazioan eta Innobasquen. Gainera Donostiako 2016LPOK-n aukeratua izan zen. ELEMENTUA milaka ikasleei eramango dieten orientatzaile guztiekin konpartituko dugu.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Edizio guztietan ikaragarri gustatu da. Ez al zenuen ba gustatzen zaizun hori eginez eta dakizuna eginez bizi nahi? Tallerrean lanean erabat murgildu dira. PROIEKTU PROPIOA izan dute, ELEMENTURA iristeko zein baliabide eta teknika behar dituzten deskubritzen dute. JARDUERA sorta batekin eta helburua lortzeko metodo batekin ateratzen dira.

Ebidentziak atxikitako bideoan daude.

AURKEZPEN BIDEOA