– Elkar&Ekin –

Ziklo bateko ikastaldeak batera aritu espazio berdinetan
por Enekoitz Zatika | Tolosaldea LHII

LABURPENA

Instalazio termiko eta fluidodunen mantentze zikloako bi maila (1. eta 2. maila) elkarrekin daude espazio berdinetan, bai jarduera teorikoetan baita tailerreko lanetan ere.

DESKRIBAPENA

Ikasleen gaitasunak jorratze bidean elkarren artean egoki komunikatzeko jarduera desberdinak proposatu behar geniela konturatu ginen. Ziklo guztian zehar teknologia berdinak ikasiko dituzte baina maila desberdinetan. 1. mailan oinarrizko ezagutzak eta 2. mailan ezagutza aurreratuak, mantentze lanetara begira. Komunikazio gaitasuna jorratu nahi genuen eta zein komunikazio jarduera hobea irakasle lanak egitea baino. Horretan hasi ginen eta paraleloki gai berdinak jorratzea ahalbidetzen duen planifikazioa osatu genuen. 2. mailako ikasleak irakasle lanak egiten dituzte 1. mailakoei aholkularitza emanez, lantzen ari diren gaietan.

Ikasleak lotsatu egingo zirela uste bagenuen ere, ezagutza gutxi zutela argudiatuz, konfiantza hartu dute eta 1. mailakoek hasieran irakaslearengana galderak egiteko joera, pixkanaka aldatuz joan da. Gure zeharkako gaitasunetan komunikazioa garrantzitsua izaki, ebaluatu beharrekoa delako, ikasleengan positiboa da.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

2. mailako ikasleek, irakasleen rola betetzen, gaitasun teknikoak eta zeharkakoak garatzeko aukera handiago dute.
Lehen hezkuntza badira proiektu batzuk zikloka bereizten dutela (Amara Berri) 6 maila 3 zikloetan, eta zergatik ez ba lanbide heziketan?

Ikasleen arteko eta batez ere taldeen arteko erlazioak askoz onuragarriagoak dira.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Ez dugu zentzurik ikusten 1. eta 2. taldeak bereiztea gela desberdinetan, historian zehar ikaskuntzan ohitura hori egon arren. Lan eremuetan, lantegietan, bulego teknikoetan ez dira langileak bereizten espazio ezberdinetan gaitasunak edo mailak sailkatuak.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Gela handian behar dira.

Ordutegi amankomunak egin behar dira bi taldeetan, hau da, gai bat jorratzen denean, bi mailak batera egin beharrean daude.

Edozein ziklotan aplikagarria da, beti ere, ikasgaiek elkar erlazioa baldin badute eta maila batetik bestera transferentzia egiteko aukera baldin badago.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Edozein ikasle edo langileetzat komunikazio gaitasuna oso garrantzitsua da. 2.mailakoek irakasleen rola hartuz, gaitasunak garatzeko aukera dute.

Ez dugu beharrik ikusten ikasleak bereiztuta edukitzeko.

Ikasturte honetan aritu gara antolakuntza honetan eta ez gara batere damutu. Probazazue!

AURKEZPEN BIDEOA