– Elkarrekin Martxan –

Aitor Zabala Ezkurra y Joana Zamora Flores | Hernaniko Gizarte Berrikuntzako LHII

LABURPENA

Eskolako talde desberdinen elkarlanarekin, herritik eta herriarentzat sortutako proiektua, Agenda 21etik abiatuta zentzua eta inplikazioa ematen zaio bizikleta aparkaleku hauei.

DESKRIBAPENA

Gure eskola kurtso honetan sartu da Agenda 21 ekimenean, eta bertatik Hernaniko A21 gaia “mugikortasun jasangarria” ardatz bezela hartuta, eskolako talde desberdinak biltzen dituen proiektu bat egitea proposatu da. Proiektuak, fase ezberdinak ditu: diagnostikoa, ekintza plana eta sentsibilizazioa. Diagnostikoan, gure eskolako Animazio Soziokulturaleko taldeak, herri eta eskola mailan azterketa bat egin du mugikortasunaren inguruan . Ekintza planean, eskolako beste bi talde ezberdinek parte hartzen dute; alde batetik diseinuko Goi mailako ikasleek txirrinda aparkaleku ezberdinak diseinatuz, eta bestalde Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek diseinu horiek fabrikatzen tailerrean. Fabrikatutako aparkalekuak, erdi mailako mantenuko ikasleek jarriko dituzte herrian zehar, horretarako, herriko mantenuko arduradunekin egongo dira elkarlanean. Bukatzeko, animaziokoek egingo dute sentsibilizazio kanpaina eskolan eta herrian.

IZAERA EKINTZAILEAREN EBALUAZIOA

Praktika ona dela esango nuke maila eta talde desberdinen arteko elkarlanetik ateratzen den proiektu bat delako. Ikasleen parte hartzea aktiboa da oso, egoera edo arazo erreal bateri aurre egiten diote eta beraien lanaren emaitza herri osoarentzat onura bat suposa dezake.

IZAERA BERRITZAILEAREN EBALUAZIOA

Talde desberdinetako ikasleek menperatu beharreko konpetentziak lantzen dira proiektu honen bidez. Diagnostiko batetik abiatzen da eta benetazkoa eta erreala den behar bateri erantzuna ematen dio. Ikasleek diseƱatzen, fabrikatzen eta montatzen dutena erreala da eta Hernaniko kaleetan ikusi al izango dute beraien lana.

ERABILGARRITASUNAREN EBALUAZIOA

Praktika hau trasferigarria da diseinua,fabrikazioa eta muntaia lantzen den beste edozein eskoletara. Are gehiago, bukaerako “produktua” aldatuta, txirrinda aparkalekua izan beharrean beste behar bateri erantzuna ematen dion beste “produktu” batekin ere antzeko zerbait egin daiteke. Proiektu mota honekin, ikasleak “egitazko lan mundura” gerturatzen ditugu, fabrika baten moduan lan egiten dutelako.

IKASLEEN EMAITZEN EBALUAZIOA

Ikasleen ikasteko gogoa eta nahia piztea da garrantzitsuena, hau da, motibazioa. Ikasleek beraien gaitasun curricularrak lantzen dituzte motibatzen dien proiektuak eginez (soldeatzen ikasten dute, ordenadore bidezko diseinua ikasten dute, aurrekontuak kudeatzen etab). Beraiek egindako lana erabilpen erreal bat izateak berain motibazioa pizten du, herriaren beharrei erantzun bat ematen ari baitira.

AURKEZPEN BIDEOA