– Entrepreneurship to Learning –

Ekintzailetza gaitasunerako Coaching-aren giltzarriak
Rafael Balparda Pilar | San José de Calasanz

LABURPENA

Metodologia aktiborako Ekintzailetza Ekosistema aprobetxatuko dugu. Ikaslea  “Learning by doing” egitera pasatzen da, euskarri tekniko eta pedagogikoekin ebaluatu eta garatzen diren gaitasunak lortzen dira.

DESKRIBAPENA

Abiapuntua duela 10 urte izan zen. Lanbide perfil berri bat eskatzen ari zirela konturatu ginen. Ikasleak bere lanbideak zituen ezagutzez gain beste gaitasun batzuk, ekintzailetasunera urbiltzen zirenak (iniziatiba, erabakiak hartu, sormena, proaktibitatea, erresilientzia) lortu behar zituen. Ikasgelan lan egiteko moduan IRAULTZA egin behar genuen. Eragileen artean genuen “Ekintzailetza Ekosistema”, ekintzailetza programak eskaintzen zituen erakunde pila ingurune ideala zirela ikusita ederki aprobetxatu genuen metodologia moduan beste kideekin batera gaitasun horiek praktikan jartzeko. Guztiak formakuntza jaso behar izan genuen (Deustuko unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, EHU).

Ikasle eta irakasleek 360º tan gaitasunak ebaluatzeko metodologia tekniko eta pedagogikoa diseinatu genuen. Ebaluazio hori azken notaren %20 da. Ikasleari pertsonalizatutako tutorialetan eta “Coaching” –ean oinarritutako sistema eskaintzen zaio, hau dena bere etorkizun pertsonala eta laboralaren kontrola hartu dezan.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

EKINTZAILEA da enpresatik etortzen diren inputak edo egoera berriak ikusita MARTXAN JARRI beharra genuelako. Metodologiak, programazioak eta ebaluazioa aldatu genituen ikasleak hezteko eta Gizarteari eskaintzeko. Aurrez jorratutako bidetik aldendu gara eta gaur egun aintzindari gara.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Gaur egun denok sinesten dugu ikuspuntu honetan. Duela 10 urte ausarta eta arriskatua izan zen. Ez zegoen inguruan horrelakorik. Irakasle profil BERRIA, ikaskuntza eta ebaluazio metodologia BERRIA, programazio BERRIA, teknikoki behar BERRIAk gaitasunen ebaluaketarako plataformak adibidez, instalakuntza BERRIAk. GAI egingo duen ikasle rol BERRIA.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Calasanz-eko Lan Orientabideko ardatza da. Ikasleek ideia pila bat dituzte, ekintzailetza proiektuak dituzte, gizarte-ekintzailetza iniziatiba dute. Eredugarri gara Estatu mailan. ERABATEKO motibazioa lortu da.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Onura ikaragarriak: ekintzailetza proiektuak gidatzen irakasleak ikustea, negozioak kudeatu, diseinatu, fabrikatu eta produktuak saldu. Serioski ebaluatzen diren gaitasunak lortzen dira, plataforman diagnostikatzen dira eta norberak hobekuntza konpromisoa hartzen du (Coaching). Geldi ezinak: MEC, OCDE, TKNIKA, Innobasque eta DEMA –ren errekonozimentua, beren ametsei bidea ematen die eta norbere buruan konfidantza indartzen da.

AURKEZPEN BIDEOA