– Etekin handiko gaitasunak lantzeko ikastetxe arteko kolaborazioa –

Jose Manuel Fernandez, David Muños y Sonia Ortiz de Arri | La Salle Berrozpe, Don Bosco y Zubiri Manteo

LABURPENA

Hainbat ikastetxetako ikasleek proiektu amankomun batean lan egingo dute IKTak erabiliz eta zeharkako gaitasunak eta teknikoak hobetuz. Etekin Handiko gaitasunak.

DESKRIBAPENA

2014-2015ean bi irakaslek, bata La Salle Berrozpe ikastetxekoa (Josema Fernandez) eta bestea Don Bosco ikastetxekoa (David Muñoz) elektronikako proiektu bat elkarrekin egitea erabaki zuten. Proiektu honetan bi ikastetxetako ikasleek parte hartu zuten. Honen asmoa izan da ikasleen zeharkako gaitasunak indartzea: taldeko lana, planifikazioa eta kudeaketa, IKTak eta zikloari dagozkionak. Esperientzia oso positiboa izan da, ikasleek lan bikaina egin dute. Horren adibide da nazioarteko lehiaketa batean saria jaso izana. Esperientziaren balorazioa egiterakoan konturatu ginen proiektuaren informatikari dagokion arloa hobetu beharrean geundela. Horregaitik aurten Zubiri Manteo ikastetxea izan da (Sonia Ortiz de Arri) arlo horretaz arduratu dena. Esperientzia oso arrakastatsua izan da Don Bosko Saria berriz ere irabaztea lortu dugularik.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Euskadiko LHa erreferente izan dadin ikastetxeek elkarrekin LAN EGITEN dute. Ikasleek gainera ikasi egiten dute eta esperientziak partekatzen dituzte. Lan egiteko modu honetan lehenengoak izan garelako ekintzaileak gara.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Beste ikastetxeetara eraman  erraza da, hainbat  ziklok elkarrekin kolaboratuko lukete proiektu amankomun bat eginez. Ikasleak enpresa mundurako prestatzen dira beste zikloetako ikasleekin lan eginez ezagutza ezberkinak partekatzen direlako, beste herri batzuetako pertsonekin  lan egin behar dutenez gaitasunak hobetzen direlako.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

FALTA DA

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Praktika honen asmoa ikasleak gaur eguneko lan egiteko modura ohitzea da. Frogarik hoberena lortutako saria da.

AURKEZPEN BIDEOA