– Etorkizunarekin kontaktatu –

Eskarne Laizola Loinaz | CIFP Mendizabala LHII

LABURPENA

La práctica“Etorkizunarekin kontaktatu” praktikaren bidez ikasleei ematen zaie sektoreko enpresekin harremanetan jartzen hasteko eta bisitak antolatzeko ardura.

DESKRIBAPENA

“Etorkizunarekin kontaktatu” erronkak hausnarketa batean du jatorria: ikasle batzuk Itelazpi-ko plantillaren ehuneko altu baten konpromisoa suposatzen zuen programatutako irteera batetara ez agertu izanak hausnartu arazi egin zigun.

Ikasleak enpresekin ditugun konpromisoen ardura hartzeko helburuarekin ondorengo jarduera planteatzen da:

– tituluak dituen lanbide aukerak identifikatu,

– sektore horietan lan egiten duten enpresak bilatu,

– berauekin harremanetan jarri,

– jarduera bukatzeko interesgarrienetara bisitak egin.

Ikasleak hasiera batean eszeptiko bazeuden ere, enpresa batek baiezkoa esan zuen momentutik aurrera zoragarri hartu dute.

Erronka bukatuta gero bi ondorio gehigarri espero dira harremanetan jarritako enpresa batzuengandik behintzat: luzerako harremana hitzartzea berriz ere bisitan joan ahal izateko eta Heziketa DUALa edo Heziketa Lanlekuan.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

“Etorkizunarekin kontaktatu” praktika ikasleentzat onuragarria da ikaslea profesionalean bihurtzen duelako inguru seguru batean. Ekintzailea ere bada irakasleak harremana sustatzen duelako eta soilik alternatibak proposatu duda kasuetan. Irakaslea ez da enpresarekin harremanetan jartzen dena. Ikaslearen esku dago ekin/hasi enpresa harremana.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Praktika berritzailea da ikastetxearen irudia arriskuan jartzen duelako ikasleen heziketaren mesedetan.

Gainera, jarduera honek ikastetxe edo tutoreen filtrorik gabe enpresekin harremanetan jartzeko beharrari erantzuten dio komunikazio kanal zintzo eta irekia sortuz.

Bukatzeko, enpresek ikasleei beren beharrei buruzko feedbacka ematea ahalbideratzen du.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

“Etorkizunarekin kontaktatu” erronka edozein LHko ziklo edo ikastetxeetara transferigarria da.

Sortutako edota lortutako informazioa kudeatu/gorde beharko denez horretarako behar diren bitartekoak egokitzea nahikoa izango da (gure kasuan trello bidez); edo enpresarekin komunikatzeko bitartekoak, emaila, telefonoa edo zuzenean lanlekura bisita.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Enpresetara egiten diren bisitek ikasleei interesik ez badie pizten pentsa arazten digu aukeratutako zentroak ez direla egokiak edo jarduera burutzeko moduagatik ez dela eraginkorra.

Bisitak eta enpresekin harremanak antolatzeko prozedurari buelta ematen badiogu ikaslea gaitzen da bere heziketa eta lanbide ekimenean eta bere idatzizko eta ahozko komunikazio formalerako gaitasuna hobetuko da.

AURKEZPEN BIDEOA