– Helburua, talentua!! –

Konpetentzien ebaluazioa eta coachinga Ethazin
Rafael Balparda y Luis Mª Cardeñoso | San Jose de Calasanz

LABURPENA

Ikasle bakoitzak bere portfolioa osatu behar du Ethazin, bere gaitasun tekniko eta zeharkakoak nola doazen garatzen agerian uzteko.

DESKRIBAPENA

Ethazi zikloetan, oso garrantzitsua da ikasleek erronketan eskuratutako gaitasunak ebaluatzea eta garatzea. PORTFOLIOa landuz, formatu ireki batean (bloga, web orria…), konpetentzia bidezko ebaluazioa HOBETU egin da. Bertan, ikasle bakoitzak adierazi behar du nor den, zer-nolako ekarpenak egin dituen erronkari aurre egiteko orduan; horrez gain, eguneroko bat txertatu behar du egin dituen lanak deskribatzeko, autoebaluazioa, bai eta etorkizunean hobetzeko hainbat proposamen ere. Ekarpen horiek oso garrantzitsuak dira, ikasleak behartuta baitaude beren lanak “AGERIAN UZTERA”. Hausnarketa bide horretan, ikasleak sendotu egiten du bere aurrerapena eta hura ebaluatu. Irekia denez, ikasle bakoitzak aukera du talde guztiarena ikusteko eta konparatzeko. Lortutako konpetentzien gaineko MOTA GUZTIETAKO ERAKUSGARRIAK ekarri behar ditu portfoliora (argazkiak, dokumentuak, bideoak, jarduerak…). Ikaskuntzan eta ebaluazioan daukan ekarpenagatik, Ikastetxearen plan estrategikoaren barruan txertatu da. Horren bitartez, tutoreek eta ikasleek lortutako konpetentzien kontzientzia argiagoa izan dute. (Ikus ERANSKINA)

IZAERA EKINTZAILEAREN EBALUAZIOA

Ikasleak berak du ardura nola garatu den agerian uzteko, zer-nolako ekarpenak egin dituen eta zer ikasi duen adierazita: guztiz IKUSPEGI BERRIA dakar horrek. Bere ikasketarekin duen konpromisoaren emaitza erakutsi behar izateak GUZTIZ ALDATZEN DITU ikaslearen rola prozesuan, bai eta bere motibazioa ere. Lan egiteko modua eta emaitzak berak ESPONENTZIALKI hobetzen dira: horrela aitortzen dute. (Ikus ERANSKINA)

IZAERA BERRITZAILEAREN EBALUAZIOA

Portfolioak oso erabilgarriak dira Ethazi zikloetako tutoretzaren, ebaluazioaren eta garapen profesionalaren euskarri moduan. Erronken bidez, bere PORTFOLIOan nabarmendu ahal izango ditu ikasleak garatutako konpetentzia guztiak. Horrela jokatzeak enpresara hurbilarazten du, egiten dituen lan guztiak jaso, egiaztatu eta erakutsi beharko baititu; zergatik egiten dituen ere ikus daiteke. Enpresan ere, bere garaian, berdin egin beharko du.

ERABILGARRITASUNAREN EBALUAZIOA

Ikasenpresa esperientziaren ondoren (2016), Portfolioaren bidezko zeharkako konpetentzien ebaluazioa ikastetxearen plan estrategikoan txertatu dugu.

Ethazin, erraza da portfolioen bitartez ikasle bakoitzak erronkari aurre egiteko zer ekarpen egin dituen ikustea eta gero ebaluatzea. Ikasleak berak dira protagonista, eta DESIATZEN egoten dira beren lanak erakusteko. Ebaluazio bakoitzeko, feed-back bana ematen zaie. Transferigarria da lantalde edo ikastetxearen edozein jardueratarako. (Ikus ERANSKINA)

IKASLEEN EMAITZEN EBALUAZIOA

Ikasleei begira, azken emaitza zoragarria izan da. Portfolioetan ilusioa, lana eta harrotasuna agertzen dute: nor naiz, lana deskribatzeko egunerokoa, argazkiak, bideoak, autoebaluazioa… LANAREN GAINEKO KONTZIENTZIA areagotu egin du. Egindako lanaren erakusgarririk onena PORTFOLIOA BERA da, berak jasotzen baititu froga guztiak. Gainera, ikasleen ASEBETETZE maila neurtzeko GALDEKETA bat egin dugu, eta emaitzak bikainak izan dira. (Ikus ERANSKINA)

AURKEZPEN BIDEOA