– Ikaskuntza… eskenatokira! –

Iker Larrinaga Uribezalgo | CPES Hnos Larrinaga BHIP

LABURPENA

Ikasleak ikasturtean zehar lortutako ezagutzak, show erreal batean argia ikusten duen proiektu berritzaile batean aplikatzen dira eta gainera Euskadi barruko eta kanpoko beste ekitaldi batzuetara eramango dira.

DESKRIBAPENA

Ikastaro bukaerako gala zela eta, ikasleak bere proiektu propioan esku-hartzea bultzatu zen. Horrela aritu garen 10 urtetan ikasleengan bilakaera bat egon da bai ile-apainketa zikloan bai estetika zikloan. Hau da, ikasleek ikasturtean hartutako ezagutzekin proiektu sortzaileak egin dituzte.

Proiektu hau aurkeztu egingo da eta memoria bat izango du. Memorian inspirazio iturria, erabilitako teknikak, pausoak eta ikasturtean zehar egindako hobetu beharrekoak jasoko dira.

Behin bukatuta, ikasleak irakaslearekin batera proiektuak eskenatokian agertu beharko ditu. Horretarako ikastetxeak, irailean, ekitaldi bat antolatuko du.

Ikasleek beren abangoardiako ile-apainketa proiektuak eta Body Paintings-ak eramango dituzte Look edo  CreaImagen Show nazioarteko pasarelak bezalako Ekitaldietara.

2012tik hona Japoniako edota Ingalaterrako Ikastetxeak ere praktika on hau egitera animatu dira.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Ikasleak bere hezkuntzan zehar lortutako ezagutzak modu errealean agertzeaz gain bere iniziatiba sustatzen da proiektu propioa sortuz, lanean gogor aritzeko espiritua sustatzen da lan ordu asko egiten direlako, lantalde egoki bat izaten ikasten da eta bereziki ilusioa pizten zaie eskenatokian eta beste pertsona batzuen aurrean berek sortutako lanak agertzean.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Ikaslea erabateko ekintzailea izaten da, proiektuak ezerezetik sortzen dira, bultzatzen diren zeharkako gaitasun denak lantzen dira eta 2012tik aurrena nazioarteko izaera hartu du, hau delarik Estatuk ikastetxe bakarra nazioarteko ikastetxeekin batera horrelako zerbait egiten duena.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Irakaslego osoa dago honetan buru-belarri lanean eta proiektuaren coach lanak egiten. Gure ustez praktika honek beste aukera batzuk ere ematen ditu. Irudi eta Soinu zikloak dituzten beste ikastetxeekin kolaboratzea posible da baita Diseinukoekin ere hauek arropak egin ditzaten etab. Gure ustez “proiektua” moduluak indarra hartu beharko luke eta hau adibide bat da.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Ikasleak zikloaren bukaerara motibazio gabe iristen zirela ikusita, praktika on hau egitera  animatu ginen. Praktika hau martxan jarri zenetik motibazioa igo egin da, bereziki bukaeran.

Azken emaitza bezala, ikaslearen CVa aberastu egiten da. Egindako proiektuak ikusita enpresa batzuek aukerak eman dizkiete.

AURKEZPEN BIDEOA