– InNOVAaula –

Klasean berrikuntza tresna lagungarriekin
Iñaki Jimenez Miranda | Cebanc

LABURPENA

Ezezagunak diren tresna batzuen laguntza bultzatzen da klasean, parte hartzera motibatzeko eta klaseak arinagoak izateko.

DESKRIBAPENA

ClassDojo-k klasean hainbat gauzetarako balio digu: parte hartzea bultzatzeko, ikasleen parte hartzea banatzeko, eta sariak emateko eta zuzenketak egiteko.Bukaeran emandako eta kendutako puntuekin txosten bat egiten du. Ikasleei gustatu egiten zaie puntuazioa jakitea eta sistema hau erabiltzea nahi izaten dute.

Kahoot!  eta Quizizz testak online prestatzeko eta egiteko bi sistema dira. Egiteko moduagatik ikasleak motibatu egiten dira.

Ikasleek modu dibertigarriago batean ikasten dute eta irakasleak jakin dezake gai horretan zein ezagutzak dituzten eta zehazki ikasle bakoitzaren ezagutza bere test-aren bidez.

EDPuzzle-k balio digu bideoetan galderak txertatzeko, erabiltzaileek erantzun ditzaten. Irakasleak jakingo du ikasleak bideoa ikusi duen edo ez eta galderak zuzen erantzun al dituen.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Informazio eta komunikazio teknologia berriak erabiliz ezagutzak transmititzeko sistema berri bat hasten da.Ikasleei onuragarri zaie ikaskuntza prozesua ohikoa baino dibertigarriagoa eta desberdinagoa delako. Ekintzaile izateko garaian motibazioa handitzen da.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

LHko beharrak asetzen ditu; digitalki natiboa den ikasle perfil berri honek ikasteko bitarteko ezberdinak eskatzen ditu. Egokia da klasean errepasorako edota test-ak egiteko erabili daitezkeelako. Irakasleak momentu oro ikusi ahal izango du klasearen egoera eta azaldutakoa azpimarratu dezake. Lan egiteko moduan aldaketa pertsonala eskatzen da eta ikastetxe osoan zabalkunde orokorra.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Praktika ona transferigarria da ikastetxean bertan eta ikastetxe guztietara; horretarako formakuntza jasoz (online edo aurrez-aurre). Gure ikastetxean emaitza oso onekin zabaltzen eta erabiltzen ari da jada. Galdetegi bat gehitu dugu.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Ikasleari gaitasunak transferitzea errazten du, irakasleak aukeratu dituen test edo bideoak gaitasun horien arabera aukeratuak izan direlako. Hezkuntza gamifikatu ahal izateko ikasleekin praktika hauek egitea beharrezkoa da. Gamifikazioarekin ehuneko handi batean motibatzea eta parte hartzea lortzen da, baita ikasleen beharrak ikaragarrizko eraginarekin betetzea ere.

AURKEZPEN BIDEOA