– Irrifarreak marrazten –

Teknologia gizartearen eskura
Carlos Lizarbe de Luis y David Muñoz | CIFP Don Bosco LHII

LABURPENA

Praktika onak ikasleak motibatzen ditu proiektu solidario baten bidez. Proiektua Ikaslab-eko 3D inpresora erabiliz kostu bajuko beso eta eskuak inprimitzea, montatzea eta donatzean datza.

DESKRIBAPENA

Don Boscon 2012 tik 3D inpresorekin lanean ari gara. Proiektu asko egin ditugu, baina bereziki proiektu batek atentzioa deitzen digu: kostu bajuko protesi pertsonalizatuak sortzea Enabling the future nazioarteko proiektu solidarioan barruan bolondres gisan lan eginez.

14-15 ikasturtean 1. EMko 10 ikasleko talde bat proiektuan sartu zen eta Mexikoko bi pertsonentzat bi protesi egin zituen. Ikus bideoa ( https://www.youtube.com/watch?v=2HJY3HILFqU )

15-16 ikasturtean 1. EMko 6 ikasle gehiago hasi dira bolondres lanak egiten eta Mekatronikako beste 1. Toni, 4 urteko ume Zaragozarrari esku bat egin diote eta Unai, A Coruñako 9 urteko ume bati besoa.  Komunikabideetan oiartzun handia izan du lan honek eta Don Bosco nazioko informazio sarean punta puntako Ikastetxe Berritzaile eta erreferentziazko bezala agertu da. Orain beste bi egiten ari gara, bata Errenteriako 30 urteko bizilagun batentzat eta bestea Valentziako 9 urteko neska batentzat.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Ikasleek punta puntako teknologia erabiltzen dutenez (I3D) proiektua ekintzailea da. Ikasleak erabat motibatuta daude eta proiektuan buru belarri sartzen dira. Familia eta gizartearen errekonozimendua jasotzen dute. Honek autoestimua igotzen die eta proiektu berritzaileetan parte hartzera animatzen dira.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Praktika hau “Ikaslab proiektu berritzailearen fase baten ondorio da. Komunikabideetan edukitako oiartzuna berrikuntzaren froga da. Euskadiko LHa Espainiako Estatuan LH berritzaile baten gisara agertzen da, puntako teknologia duena eta solidarioa dena. Teknologia berri-berria enpresetara eramateaz gain gizartera ere ekartzen duena.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Proiektu hau Elektronika eta Mekatronikako ikasle bolondresekin arratsaldetan ari gara egiten. Pasa den urteko ikasleek aurtengoei beraien ezagutzak erakusten dizkiete. 3Dko inpresorak dituzten edozein ikastetxeetan egin daiteke. Komunikabideetako boom-aren ondoren, eskaera asko egin dizkigute eta UGLEra eta Granadara (hartzailearen gertutasunagatik) bidali ditugu batzuk.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Proiektu erreala, erabilgarria, solidarioa da. Ikasleei 3D teknologia ezagutzeko gogoa pizten zaio (diseinua, inprimatzea, eskaneatzea). Enpresek gero eta gehiago eskatzen duten gaitasuna da hau; modu honetan konturatu gabe ikasten ari dira gaitasun ha. Proiektu honetan beste gaitasun eta balore batzuk ere lantzen dira: talde lana, planifikazioa, komunikazioa (hitzaldiak ematera gonbidatzen dituzte), giza baloreak…

AURKEZPEN BIDEOA