– LEGO SERIOUS PLAY –

talde-lanean konprometitzeko
Janire Arriola Garitaonaindia | San Jose Maristak

LABURPENA

Lantaldea eta talde-lana kontzeptuak definitu edota indartu ikasle eta irakasleengan LEGO SERIOUS PLAY metodologia erabiliz.

DESKRIBAPENA

Orain arte talde-lana egiten hasten ginen ekipoak sortze hutsarekin. LEGO SERIOUS PLAY (LSP) metodologia erabilita lantaldeko kide guztiek parte hartzen dute talde-lanaren definizioa osatzerako garaian. Gainera, kide bakoitzak talde-lanari egiten dion ekarpen erreala ikustarazteko ere balio lezake.

LSP metodologian hasiera batean pertsona bakoitzak talde-lanaren zein ideia duenari buruz informazioa jasoko dugu, lantaldeari norberak bere auto-ezagutzatik lekarkeena ere kontutan izanda. Ondoren lantaldeko kide bakoitzari beste kideek adieraziko diote berarekiko duten irudia, honela norbere irudia indartuz. Bukatzeko, talde-lana elkarrekin definituko dute (lantalde horren definizio propioa). Prozesu guzti hau, LSP metodologia erabiliz egiten denez, fisikoki egiten da (LEGO piezekin eraikiz) eta guztien parte hartzea bermatzen da.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Lantalde bakoitza azken emaitzarekin konprometitzen da; gainera lantaldean sor daitezkeen egoera errealen simulazioa egin daiteke eta gertaera batzuk prebenitu (adibidez: gatazka batzuei, jarduera indibidualei edota taldekoei irtenbideak eman etab.)  Guzti hau sormena landuz egingo da, taldekide bakoitzak sortu egin beharko duelako (LEGO piezekin) eta sortutakoa talde kideei azaldu beharko dielako.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

ETHAZI-ren oinarrietako bat talde-lana dela aintzat hartzen badugu, metodologia honekin (LSP) gaitasun hau lantzen eta indartzen da modu berritzile eta sortzaile batean. Metodologia hau enpresa handietan ezarrita dagoenez, ikasleek ezagutzen dute. Hau dela eta, beste baliabide bat gehiago moduan barneratuko du.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Ikasturte hasieran edota ikasturtean zehar egingo da eta lan jardunak goiz bat hartuko du. Ondorioak lantaldean norberak hartuko dituen konpromisoetan eta funtzionamendu jarraibideetan jasoko dira. Ikastaroa LSP-n aditua den pertsonak prestatu eta dinamizatuko du. Beste Zentroetan erraz ezarri daiteke baldin eta  dinamizatzen duen pertsona LSP eragile bezala akreditatuta baldin badago.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Talde-lanean lehenengo egunetik jarri nahi ditugu baina talde-lanak suposatzen duena erabakitzeko parte hartzen edota talde kide bakoitzak lekarkeenari buruz hausnartzen ez diegu uzten. Metodologia honekin lan-taldearekiko bere konpromisoa ziurtatzen da. Saio honetan egindako lana zeharkako gaitasunen ebaluazioan zuzenean jasoko da.

AURKEZPEN BIDEOA