– Ni, gu eta mundua –

“Real life problema solving” metodología LHan.
David Muñoz Ugartemendia eta Juan Carlos Lizarbe de Luis | CIFP Don Bosco LHII

LABURPENA

“Real life problema solving” ekin, ikasle eta irakasleak inguruko eragileekin elkarlanean aritzen dira, horrela, eguneroko bizitzan sor daitezken arazoen konpontzaile aktiboetan bihurtuz.

DESKRIBAPENA

Zerbait gehiago behar genuen. Gure ikasletan jaiotako proiektuak garatuz, eta gure ikasleek bizitakoarekin lortutako motibazioa gehiago handituz, ikasleek beraien onena ateratzeko aproposa izango litzatekeen egoera psikologikoa sortzeko gai izango ginela bagenekien. PBLa baino zerbait gehiago behar genuen, aldaerarenbat. Nahi gabe, transizio berri baten aurkitu ginen: gurekin elkarlanean aritzeko interesa adierazten zuten elkarte eta empresa batzuk zeuden. PBL batetik jaiotako izaera teknologikodun gure barne proiektuak ikusten zituzten sarean eta gugan, irakasleengan eta LHko ikasleengan zalantzarik gabeko konfidantza zuten. Orduz geroztik, gure 2. mailako Ethaziko ikasleek “Real life problem solving”a praktikatzen dute eta teknologiaren bidez arazoak aztertuz soluzioak garatu ahal izateko, horretarako,  minbiziaren eta parkinsonaren aurkako elkarteekin, biologoekin, mankomunitateekin, erretiratuen etxeekin, itsuei laguntzeko taldeekin, interneteko elkarte solidarioekin… kolaboratu dute.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

RLPSak irakaslearen rolean aldaketa eskatzen du, izan ere, eskeini behar duen laguntzak ikastetxearen mugak zeharkatzen ditu: kanpo eragileak entzuteko denbora eskeini behar da, kanpoan aukerak aurkitu eta mugitu! Guztiekin hartutako konpromesuak irakaslearen erantzunkizuna handitzen du eta “Irakasle zubi” gisa ezagutuko dugun rol berri bat jaioko da.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Errendimendu handiko formakuntzara (Ethazi) bideratutako kontextu aldaketa bizi dugu eta bertan, enpresetatik eta gizartetik datozen eskaerak asetuko dituen metodología aktibo eta kolaboratiboak planteatuko dira. RLPSa, PBL gehitu bat da. Hauen arteko desberdintasun nagusia, irakasle eta ikasleek ez dute jakingo beraiengandik jaiotako erronken hasierak zein amaierak zeintzuk izango diren.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

RLPSa PBL gehitu bat denez, edozein ikastetxetara transferigarria da. Inguruak ikastetxearekiko duen konfidantza handitzen da, garatutako proiektuek duten eragin positiboaren ondorioz, komunikabideak interesa adierazten dute eta ikastetxearen imagina hobetzen da, ikastetxe barruko kolaborazioa aurkitzeko bidean intraekintzailetasuna eta irakasle zein ikasleen arteko ekimen sortzaileak handitzen dira.

IKASLEENGANAKO EMAITZAREN EBALUAZIOA

RLPSa, zeharkako eta oinarrizkoak diren konpetentzia sozialak aktibatzen dituen ikasketa agertokia da. Ikasleen ekimena handitzen du eta erronka edo arazo sozialetan inplikatzeko zalantzarik ez duten pertsona autonomoetan bihurtzen dira. Berrikuntzarako eta irtenbide egokiena aurkitzeko, sormenari zuku guztia ateretzen diete. Curricum Vitaean, enpresei hainbeste gustatzen zaien jarduera hau txertatzen dute eta beraien enplegagarritasuna handitzen dute.

AURKEZPEN BIDEOA