– NIRE OSASUNA ERAIKI ZUREA ERE HOBETU –

Jesús María Roldán Navarrete | IES UNI Eibar – Ermua

LABURPENA

Ikasleek gaur eguneko bizi estiloak promozionatzeko enpresa sortuko dute.

Helburu eta jarduerak definituko dituzte. Martxan jarriko dute, emaitzak aztertuko dituzte eta hezkuntza komunitateari aztertutakoaren berri emango diote.

DESKRIBAPENA

UNI EIBAR ERMUA-n benetako, martxan dauden eta bizitzea tokatu zaigun gizartearen osasunarekin inplikatutako iniziatibak bultzatzen dira. Ikasleak bere buruaren jabe izan daitezen bideratuz. “Animazio” enpresa bat sortuko dute, helburu eta jarduerak definituko dituzte. Oinarrizko bi jarduera egingo dituzte: “osasunaren aldeko martxa” eta “eskolako osasunaren protokoloa” eta beste jarduera batzuk egitea ere erabakiko dute.  Aurten, osasunaren astea.

Eibar eta Ermuako eskoletako ikasleak deitu dira “martxara”: paseoa, jolasak eta osasunari buruzko jarduerak.

“Protokokoa” ikastetxeetara bisita egitea da. Bertan elikadurari buruzko hitzaldi interaktiboa – analizatuko dira posturak, antropometria eta ezaugarri fisikoak.

Fitxa personalizatuak egingo dira eta irakasleei emango zaizkie. Honek topatzen diren akatsak zuzenduko ditu.

Ikasleek egingo dute jardueraren eta unia bisitatu duen taldearen iniziatibaren ebaluazioa.

8 urte baino gehiagotik 8ko puntuaziotik gora baloratu da.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Ikaslea talde eta norbere iniziatiba sustatzen duen benetako enpresa sortzera bultzatzen du. Bai bere sorrerarako bai antolakuntzarako. Ebaluatzea eta erabakiak hartzea animatzen dira helburuetatik urruntzen diren ekintzak zuzentzeko.

Saio guztietan zuzeneko feedbacka dute.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Ekintzen emaitzaren agente giltzarriak: eskolak, polikiroldegiak, egunkariak, irratiak, Udalak, Babesleak…

Kudeaketa egoki batekin soilik lortu daitezke emaitza positiboak. Emaitza kaskarretatik ere ikasten da. Ikasle behatzailea egile bihurtzen da.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Metodologia hau edozeinek erabili dezake, guk 2011tik hona egiten dugu UNI EIBAR ERMUAN.

OSASUNAREN eztabaida kalera eraman dugu.

Animazioko enpresak sortzen dira zuzenean urtero.

Eta bereziki, gure garaikurra da ikasleak osasunaren arloan sensibilizatu izana.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Enpresa eta ikasleen eguneroko bizitza harremanetan jarri behar dira. Beren ekintzek heziketan eragina izan behar dute. Gu beren gidari eta orientatzaile. Erakundeen protekzionismoak enpresa mundutik urrutiratzen ditu. Bere heziketaren aktore izan behar du.

Gaur egun nire ikasleek jarduera guztiak kudeatzen dituzte eta ni beren osasunari buruzko programetara gonbidatzen naute.

AURKEZPEN BIDEOA