– nofuncionaná –

Iratxe Alonso Ruiz | CIFP Elorrieta-Erreka Mari LHII

LABURPENA

Praktika onak GM-ko etorkizuneko informatikako teknikariek diseinatuta eta eginda, ikastetxerako CAU zerbitzu teknikoa jartzen du martxan.

DESKRIBAPENA

“nofuncionaná” ikastetxeetan oso maiz entzuten dena da sistema informatikoari dagokionean. Sistema informatikoa gero eta handiagoa da eta berarekiko dugun dependentzia ere gero eta handiagoa da baita ere. GM-ko informatikako familiako ikasleei erronka hau eman genien: CAU bat martxan jarri behar zuten diseinatuz eta intzidentzien soluzioak bilatuz (hardwarea, softwarea, sarea edo segurtasuna) eta erabiltzaileei harrera eginez. Emaitza oso asegarria izaten ari da guztiontzat: ikasle, irakasle, irakasle ez diren langileak, ikastetxeko sarearen administraria (erronkan inplikatuta dago).

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Praktikak izaera ekintzailea du ikastetxeko sare informatikoa mantentzeko arazoari irtenbide berri bat ematen diolako. Ikasleak, etorkizuneko teknikariak, dira intzidentziak soluzionatuko dituztenak. Honela, lehenengo ikasturteko moduluen ikaskuntza emaitzak eta zeharkako gaitasunak ezagutuko dira. Denak irabazle gara 🙂

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Ikastetxearen beharrak asetzen dira, soporte teknikoa ematen delako; ikasleen etorkizuneko beharrak ere asetzen dira, zeharkako gaitasunak lantzen direlako: talde-lana, komunikazioa, ardurak hartzea, autonomia, gaitasun digitalak eta  eta lehenengo ikasturteko moduluen ikaskuntza emaitza teknikoak.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

“Nofuncionaná” intzidentzien erregistroa irakasleen begiradapean eta sarearen administrariarekin kolaboratuz,  ikasleek eramango dute. Informatikako zikloak dituzten beste edozein ikastetxeetara transferigarria da; eta laguntza handia sistema informatikoaren mantentzerako. Parte hartu duten agente guztien asebetetze maila oso altua izan da.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Ikasleek beren lanbide perfiletik gertu dauden praktika ahalik eta errealenak egin behar dituzte: mikroinformatika eta sareko sistema teknikoak.Klasean zaila egiten zaigu simulatzea sistema informatiko batean topatuko dutena. Hoberena izando da ikastetxeko sistema erabiltzea, ezta? Gero eta zabalagoa da eta aldiz gero eta baliabide gutxiago ematen dira bere funtzionamendu egokia bermatzeko. Zeharkako gaitasun ugari ikasten dira.

AURKEZPEN BIDEOA