– OSTALARITZAKO ETORKIZUNEKO IKASLEAK BALOREETAN HEZITZEN –

Leire Erauzkin Bilbao | Hostelería de Leioa

LABURPENA

PRAKTIKA  HEZKUNTZAKO ZEHARKAKO GAITASUNAK LANTZEKO EKINTZAK EGITEAN DATZA.

DESKRIBAPENA

Gure eskola ikaslearen garapen pertsonalaren eta lanbide garapenaren baloreetan heztearekin garbi konprometituta dago. Gure asmoa eskolatik ateratzean pentsamendu kritikoa duten, inguruarekin arduratsuak diren, solidarioak diren eta garapen jasangarriarekin konpromisoa duten profesionalak izatea da. Heziketa praktika honetan ikasleek hiru jarduera egin beharko dituzte. Lehena ikasleek baratza eta konposta kudeatzen dituzten baratzaren proiektua da. Bigarrena Lagun Artean proiektua da, ikastetxeak Deustuko harrera etxe bati janaria ematea hitzartua du. Azkenik hozkailu solidarioaren proiektua dago, bertan sukaldatutako  baina zerbitzuan kontsumitu gabeko janariak gordetzen dira (dagokion bezala enbasatuak eta etiketatuak). Jarduera hauekin janaria botatzea ekiditen da baloreak praktikatuz eta transmisioa eginez, aurretik azaldu dugun bezala.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Praktika hona zeharkako gaitasunen ezagutza eta baloreak erakusteko eta transmititzeko moduan dago. Egiteko modua praktikoa da, ingurune natural batean (eskolako baratza) egiten da eta gertuko errealitateekin (Deustuko Lagun Artean ekimenarekin janariak botatzea ekidinez eta jatorria eta errejistroa Galdakaon duen hozkailua solidarioa proiektuarekin.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Euskadiko lanbide heziketako plan estrategikoaren puntuen barruan jasota dago baloreen transmizioa, ikasleak gizartearekin konprometituta dauden herritarrak izateko, erabateko eboluzio eta hazkundean egon daitezen. EGINEZ baloreak IKASI eta ikasleak izan daitezela eskolan egiten diren jardueren parte hartzaile, de AGENDA XXI proiektuaren barruan.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Praktika hau beste zentruetara transferigarria da, kontutan hartuta denek egin dezakegula ditugun baliabideen aprobetxamendu hobeago bat. Ikastetxe gehienek dugu sukaldea, hotzkailu solidarioa jartzeko jangela edota eskolako baratzerako lekua. Gainera gure alde dugu erabiltzen diren bitartekoak jasangarriak eta gure eskura ditugunak dira.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Praktikarekin ikaslea bere ikas prozesuaren aktore izatea nahi da bera izanik onuradun zuzena. Irakasleak ere onuradun izango gara, praktika onaren kolaboratzaileak garelako, gaur egungo metodologiaekin bateragarriagoa den era batean hezten. Bukatzeko eta lehenengo onuradun bezala “gizartea” izango da, konprometitutako profesionalak izango dituelako.

AURKEZPEN BIDEOA