– Panda Raid –

hezkuntza eta solidaritate abentura
Fernando Mansilla Mataran | CIFP Don Bosco LHII

LABURPENA

Ikasleek solidaritatezko raid batean parte hartuko dute, ibilgailua beraiek prestatutakoa izango da, gastuak estaltzeko babesleen kudeaketa egin dute eta gainera eskola material solidarioa lortu dute.

DESKRIBAPENA

Proiektu hau ikasleek asmatu zuten. Beraien hezkuntza hobetzeko raid-ean parte-hartzea proposatu ziguten: erosten, ibilgailua prestatzen eta kanpoko enpresa hornitzaile eta babesleen kudeaketa osoa beraiek eginez. Gainera ekimen honetan parte hartuko du baita Baionako Chambre des Metiers ibilgailu konpartituak ere. Aipatutakoaz gain, honetan, Iparraldeko beste ikastetxe bateko pertsonekin elkarlanean aritzea lortu genuen. Lana bi ikasturtetan zehar egin genuen eta bukaeran, Panda Raid-en egon ginen. Berauen oinarrietan eskatzen da eskola material solidarioa lortzea eta beste parte hartzaile batzuen bitartez, ikasleek adostu zuten Marokoko hegoaldera 6 ordenagailu eta eguzki-zentral bat eramatea. Proiektu honi esker beste lanbide heziketetako ikastetxeetara ekimen honen emaitzak zabaltzeko eta ekimen sortzailea sustatzeko asmoz Errenteria eta Pasaiako udalekin kolaborazio hitzarmenak egin ziren. Honegatik, ekimen honen eragina argi ikusten da.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Praktika mota hauek disziplina artekoak dira. Ikasleak “kalera” atera ditut, finantziazioa bilatu dezaten eta babesleak bilatu ditzaten. Proiektua ikasleentzat oso motibagarria dela ikusi dugu, lanerako gogoa adierazten dute eta beren emaitzekin eta funtzionamenduarekin exijenteagoak dira.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Iniziatiba ikasleengandik sortu da. Ikasgelako funtzionamendua moldatzen hasi gara. Arlo teknikoa eta soft skills-ak lantzen ditugu. Klasean sortutako beharrak hasetzen dira, irakasle taldearen aholkularitza dago, autonomoki bilatzen dute informazioa, ez dago aurretiazko gidoirik, sortzen diren arazoen arabera konpontzen dira arazoak. Hau lan egiteko modu berri bat da.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Arazoak konpontzeko gaitasuna bultzatzen dugu. Modulu teknikoak eta transbersalak nahasten ditugu, gela-taillerra jarduera etorkizuneko lanbidea gauzatuko den lantokiaren errealitatearen antzekoa izan zedin nahi izan dugu.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Ikasleek ibilgailuak ikastetxeari donatu dizkiotenez berriz errepikatu daiteke proiektua eta Panda Raid-ean parte hartu daiteke. 2017 edizioa prestatzen hasi gara elektromagnetikako 1. mailako ikasleekin. Aurreko ikasleen lana ikusita, aurtengo ikasleak ere interesa agertu dute.

AURKEZPEN BIDEOA