– SINERGIA: ENPRESA – IKASLEAK –

Miren Josebe Ojanguren Leunda | Goierri eskola

LABURPENA

Bailarako enpresek dituzten hobekuntza beharrak definitzen dituzte, eta ikasleek behar horietan oinarrituta bideragarritasun plan bat garatu beharko dute, ideia negozio, línea berria martxan jartzeko.

DESKRIBAPENA

Administrazio eta Finantzetako 2. Mailako zikloan lantzen den enpresa proiektua da.

Urte batzuk daramatzagu ikasleekin Biabilitate plan baten garapenarekin, baino azken urteetan norabidea zertxobait aldatu da.

Lehen beraiek atera beharra zeukaten negozio ideia eta biabilitate plan baten garapena gauzatu, gaur egun enpresa eta ikasleen erlazio gerturatu nahien, ikasleek proiektu hauek enpresa bertan garatzen dituzte, bertan ikusten diren negozio/ideia beharrak identifikatu eta merkatu analisi eta analisi ekonomiko baten ondorioz, negozio/ideia/produktu horri buruzko biabilitatea aztertuz.

Enpresekin akordioak lortzerako garaian, promotoreek (GOIEKI, LORTEK eta GOIERRI ESKOLA izanik) parte hartzen dute (sinergia).

Azkenik proiektu hauek, GOIEKI-k antolatzen duen Ideia berritzaileen 3-. Kategorian parte hartzen dute.

Emaitzak: zikloan zehar landu diren aspektu ezberdinak biltzen dituen lan baten garapena, eta zeharkako eskatzen zaizkien konpetentziak praktikara eraman beharra.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Ekintzailea: Ikasleek erantzuna eman behar dutelako enpresek definitu dituzten produktu/ideiei. Horretarako ondorengo atalak garatuz: Ezagupen teknikoak (merkatu azterketa, DAFO, azterketa finantzarioa); informazioaren bilaketa, kudeaketa eta komunikazioa, eta konpetentzien garapena (talde lana, lidergoa, komunikazioa, partehartzea, kritikotasuna, sormena: arazoei irtenbide ezberdinak emateko).

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

DCB-an esaten den bezela, proiektuak eskolatik jaiotzen dira, eta praktika honetan beharrak enpresetatik datoz. Honek ikasleei beraien ahaleginak eta ezagupenak enpresako egoera errealetara egokitzea suposatzen die, enpresek planteatzen dien behar, interesei erantzun emanez. Ondorioz, enpresarekin harreman sistematikoaz gain, jakintza eta esperientzia fluxu aberats eta interesgarria sortuz.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Bailarako hiru erakundeek (GOIEKI- Bailarako garapen agentzia, LORTEK- Goierriko Ikerkuntza zentrua eta GOIERRI ESKOLA) beharrak planteatzen dizkie ikasleei, hiru erakunde hauek jokatzen dute bitartekari bezela enpresekin. Behin lehen harremanak finkatuta, Ekimena martxan jartzen da. Enpresaren borondatearekin kontatu izan ezkero, posible da. Horregatik 3 enpresen arteko SINERGIA ezinbestekoa.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Ikasleak beraiek dira behin proiektua amaitu ondoren, Feed-back-ren bidez, zeharkako konpetentzien lantzeak duen garrantziaz ohartzen direnak. Lanean hasi aurretik, lan munduak eskatzen dituen exijentziei aurreratuz.

AURKEZPEN BIDEOA