– STEEAM lanbide heziketan –

db Sariak
Auritze Etxezarreta | CIFP Don Bosco LHII

LABURPENA

Bereziki bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako ikasleengan zientzia, teknologia, ingenieritza, ekintzailetasuna, artea eta matematika arloak sustatzeko ekimena da db Sariak.

DESKRIBAPENA

Maiatzean ospatzen da db Sariak eguna, ikastetxeko ate irekien jardunaldiekin batera. 6 urtetako ibilbidean 6 edizio antolatu dira. Urte batetik bestera sariak gehitzen joan dira eta gaur egun 5 dira konbokatzen direnak: proiektON, proiektu zientifiko-teknologikoen lehiaketa, dbh, batxiler, FP eta edozein pertsona ekintzailerentzat; dbBots, robot lasterkarien lehiaketa, dbh, batxiler eta FPko ikasleentzat; dbh Robotika, dbh-ko ikasleei dedikaturiko robotika lehiaketa; droneBosco, drone hegalarien lehiaketa, edonork parte har dezake; Ekintzaile DB, enpresa ideia-proiektu berriak aurkezteko lehiaketa. Nagusiki EAEtik etorritako ikasle zein irakasleek parte hartzen dute modalitate ezberdinetan. Enpresek eta erakundeek ere ebentuari laguntza ematen diote, berau finantzatuz edota zuzenean epaile lanak eginez eta sari banaketan parte hartuz. Helburua ikastetxe-erakunde-enpresa sinergiatik abiatuz Europatik estrategikotzat hartzen diren STEEAM arloak sustatzea da FParen garrantzia zabaltzeko.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Ez dago EAEn halako dimentsiorik duen ekintzarik eta zuzenean STEEAM arloak integratzen dituenik. STEEAM arloetako konpetentziak gako dira etorkizuneko ekonomiak izango dituen beharrak asetzeko (Europako mandatua). Ikasleen motibazioa areagotzen da konpetentzia profesional guztiak aktibatuz, enpresa-erakunde-ikastetxeak erlazioa estutzen da eta ikastetxearen posizionamendua-marketina goratzen da.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Egindako ideia eta proiektuak erakutsi eta lehiaketa batean parte hartzeko aukerak, ikasle eta irakasleen ekintzailetasuna sustatzen du eta honek berekin dakar berritzailetasuna. Bai FP zentru eta baita bigarren hezkuntzako ikastetxeei modu ekintzaile eta berritzailean lan egiteko aukera eskaintzen zaie eta ikasleen ekimen sortzailea garatzen da.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Antolakuntzarako talde multidisziplinar autokudeatu bat osatzen da ikastetxean. Alorgune bakoitzak ordezkari bat dauka taldean. Zuzendaritza taldeak ere %100ean babesten du ekitaldia beharrezkoak diren baliabideak mobilizatuz. Esperientzia beste eskualdeetara transferitu liteke STEEAM zirkuitu bat osatuz, sare lana osatuz eta ikastetxeen arteko harremanak estutuz.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Halako ebentu batek helmuga bat markatzeko aukera eskaintzen die ikasle eta irakasleei. Metodologia aktibo eta kolaboratiboen bitartez sortutako ideia eta proiektuei amaiera bat emateko parada eskaintzen du, klasean egindakoa gizarteratzeko kanala eta bide batez konpetentzia teknikoak zeharkako konpetentziekin osatzeko aukera da. Saritua izatearen motibazioak pertsona ekintzaile bilakatzen ditu.

AURKEZPEN BIDEOA