– TELEBISTA PROGRAMAK ZUZENEAN –

Iñaki Berlanga Artetxe | CIFP Tartanga LHII

LABURPENA

Irudi eta Soinua ikasten ari diren hiru zikloetako (“RPA”, “SON” y “A3D”) ikasleek erabateko zuzeneko telebista emanaldia egiten dute egunero.

DESKRIBAPENA

2003 ikasturtetik hona telebista programa pertsonalak egiten ari gara. Urtean 60 inguru programa egiten ditugu. “RPA”ko ikasleen artean zozketa egiten da eta bakoitzari tokatzen zaion programa mota zuzendu eta errealizatu beharko du: informatiboak, lehiaketak, magazina, ebatea, elkarrizketak eta kanpo errealizazioak. Programa hauek erabateko zuzeneko emanaldiak dira 2011-12 ikasturtetik hona www.televisionfp.tv plataformaren bidez. Ikasleek iragarki spot-ak egitea ere eskatzen zaie (aurten 76 inguru) eta programetan sartzen dira. Aipatu programen making of-a ere  egiten da (aurten 20). Aurtengo berrikuntza izan da Irudi eta Soinua ikasten ari diren hiru zikloak elkarrekin lanean aritu direla: Soinuko ikasleak soinua zuzenean eginez eta “A3D”koak set birtualak egiten. Beste departamentu batzuekin ere kolaboratu dugu: ingelera, Administrazioa edota Gizarteratzea.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Ekintzailea da ez dagoelako Ikastetxerik zuzenean emititzen duenik ezta telebista pertsonala egiteko ikasleen galdatzen dienik ere. 2010-11 ikasturtean Europako Fondo Sozialarekin berrikuntza proiektu bat egin genuen. Proiektu horretan IP eta streaming bidezko telebista bat diseinatu genuen eta horrek urtez urte zuzenean emititzea ahalbideratu digu.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

LHk egun dituen espektatibak betetzen dira: programak sortu eta emitituz gaitasun teknikoak lantzeaz gain zeharkako gaitasunak ere lantzen direlako (talde lana, ardurak…). Gainera metodologia honekin egunero programa bat zuzenean emititzen denez, ikasleak oso motibatuta daude.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Kudeaketa “RPA” zikloko irakasleen bidez egiten da. Hauek antolatzen dute egutegia: urtarrilak 8an hasi eta otsailaren bukaeran amaitu. Baita lekua ere: platoa eta kontrola. Aurreko urtean Mendizabalakoekin lan egin genuen eta aurten Vetibac (ekaina) proiektuaren bidez Autonomia Erkidego ezberdinetako telebista arloko 12 irakasleei praktika azalduko zaie.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Egunero zuzeneko programa bat eginez ikaslearen lanbide gaitasunak hobetzen dira eta klase tradizionalean baino askoz gehiago ikasten da sortu, inprobisatu, errepikatu eta bereziko beste kideekin kolaboratu egin behar delako. Programan Tartangako youtube RTV  orrian jartzen dira.

AURKEZPEN VIDEOA