– WOODTEKTURA –

Juan Carlos Alonso y Antonio López Predes | CIFP Easo PoliteknikoaLHII

LABURPENA

Egurrezko egitura iragankor bat diseinatu eta eraikitzeko Donostia eta Easoko Arkitektura fakultateko irakasle eta ikasleen proiektu kolaboratiboa.

DESKRIBAPENA

HABIC- ek patrozinatua, Euskadiko habitataren klusterrak proposatu zigun arkitekturako ikasleei egurraren diseinua ezagutarazteko eta diseinatutakoa egiteko Egurra LHrekin harremanetan jartzeko proiektu bat. Proiektuan egitura iragankor bat diseinatu eta fabrikatu behar zen, hau da, azokako stand-a. Irailean hasi zen lan kolaboratiboa. Arkitekturako ikasleak beren lehengo diseinuak egiten hasi ziren eta Easora etorri ziren tailerra ikustera eta egurraren eraikuntzara gerturatzeko. Easoko ikasleak fakultatera joan ziren diseinuaren prozesua eta ereduen errepresentazioak ikustera. Informazio eta aukeren trukaketarako hainbat bileren ondoren, 8 talde-lanen 8 proiektu aurkeztu ziren. Aurkeztu ziren diseinuen artetik irabazlea aukeratu zuen arkitekto talde batek. Easo LH Egurra hasia da eraikitzen eta arkitekturako ikasleak kolaboratzen ari dira.

EKINTZAILETZA AUTOEBALUAZIOA

Honen inportantzia unibertsitate-LH ikastetxeen arteko kolaborazioan dago. Honek LH-arentzat asko suposatzen du. LH ko ikasleak, ezagutza praktikoagoak dituztenak, eta unibertsitatekoak, ezagutza teorikoagoa dutenak, elkarrekin ezagutzak partekatzea oso aberatsa da. Batzuek diseinua ezagutzen dute eta besteek produzitzeko materiala eta forma, bien arteko konbinazioa perfektua da. Irakasleentzat ere oso ona.

BERRIKUNTZA AUTOEBALUAZIOA

Easorentzat lehenengo aldia da. Egur eta Altzari departamentuak, hainbat arlotan aintzindari izan denak, beste behin ere lan egin nahi du ezagutza konpartituen bidez,  barrerarik gabe, goragoko ezagutzak gerturatu eta dignifikatzen. Egurraren potentzialarekin konbenzituta gaude eta arkitekturakoek kolaborazio hau bilatu izanak gauzak aldatzen ari direla esanahi du. Hau soilik LHko prestigioa da.

ERABILPEN / ERAGINKORTASUN AUTOEBALUAZIOA

Ezagutzak konpartitzen direnean onurak besterik ez dira sortzen. Gutxien ezagutzen duten arloan besteengandik ikasi dezakeguna, ikaragarri erabilgarria da. Beste familia profesionalekin esperientzia hauek transmititzea oso inportantea dela deritzogu, beste ikastetxeentzat ere horrela izango dela uste dugu. Nazioarteko azoka batean stand bat egon izana euskal UNI-LH konesioz sortua, oso inportantea da.

IKASLEENGAN EMAITZAK AUTOEBALUAZIOA

Bi aldeen ikasleentzat erronka ikaragarria izanda. Ikasleek bi zentroak bisitatu izana, gelak eta azalpenak konpartitu izana, beraiek beren artean lanak baloratu izana, egurrez egindako obra ezagunak elkarrekin bisitatu izana, arkitektoren azalpenak jaso izana emaitza on gisa interpretatu daiteke soilik. Diseinatutakoa eraikitzea betetako ametsa izango da.

AURKEZPEN BIDEOA